Zapore naturalak
Ez dago ezer hoberik, produktu bat jaten hasi eta bere zapore naturala dastatzea bezalakorik. Juliok edo Miguelek ondo dakite hori. Demandako mendilerropean, Julioren aitonarengandik, birraitonarengandik, eta aurrekoengandik ikasi zuen bezalaxe haragia onduz eta urdaiazpikoak eginez jarraitzen dute. Libre, mendian hazitako animaliak, ezkurrak edo bazka naturala eta kalitatezko zekaleak jandako txerriak. Lurraren usain gozoa berezkoa duten lehengaiak, arbasoengandik jasotako tradizioa eta artisauaren goxotasuna. Hori da naturala.
"Janariaren zaporea baino,
norekin elkarbanatuko duzun da gakoa"
Gourmet
Joxe Mariren bizitzan, Madrilen bizitako urteek, iragan eta ondorena markatu zuten gastronomia mailan. Lezama taldeko jatetxeetan gastronomiaz gozatzen ikasi zuen. Eta ordutik ikasitakoari esker, bere gustua fintzen joan da. Produktuak bizirik daude, eta kontsumitzeko momentu egokia zein den jakitea biziki garrantzitsua da. Dastatzaile izaera garatu eta produktuen zapore, fintasun eta kalitate gorenak bereizteko adituak bihurtu gara.
Bikote batek bere ezkontzan gozatuko duen pieza egokia zein den badakigu, pisu, adin eta osotasun egokian dagoen urdaiazpikoa aukeratuko dugu. Upategi jakinekin lan egiten dugu, bertan eskaintzen digutena, “neurrira egindako” urdaiazpikoa izango baita. Markak berak baino berme gehiago baitu gure ustez horrek.
Gure produktuakProduktu
eskaintza
Hasieratik amaierara
Denda propioa edukitzearen abantailetako bat, zein artisaurekin lan egin nahi dugun aukeratu dezakegula da. Guztiz garrantzitsua da berauek ondo ezagutzea, produktua lantzeko modua ulertzea, beraien filosofiarekin bat egitea eta bertara joan eta nola diharduten zuzenean ikustea. Gure produktuen trazabilitate-sistemak eta kalitate-arauak ondo baino hobeto ezagutzen ditugu.
Urdaiazpikoa
Gazta
Ardoa
Piparrak
Ebaketa perfektua
Urdaiazpiko on bat, ospakizun bat da zentzumenentzat. Bere usain, testura, kolore eta bereziki zaporea, beren gorentasunera iristen dira ebaketa on edo “xehatu” baten bitartez. Txerria mimoz hazi duena, urdaiazpikoa mimoz gazitu duena eta upategian pieza bakoitza mimoz zaindu duenari errespetua zor zaiola uste dugu. Eta horregatik guk ere, ebaketa mimoz egiten dugu. Ebaketa gertatu baino bi edo hiru egun lehenago, urdaiazpikoa harategian epeltzen, goxatzen jartzen dugu. Horrela, jateko momentuan, grasa eta zapore guztiak kanporatzen dira. Gure ebaketaren bitartez, haragi horrek bere ibilbide guztian zehar xurgatu dituen naturaren zapore guztiak batera ahora etor daitezen.
Ioseba Dravasa
Joxemari Barriola
Iñigo Lazkano
Ebaketa perfektua
Urdaiazpiko on bat, ospakizun bat da zentzumenentzat. Bere usain, testura kolore eta bereiziki zaporea, beren gorentasunera iristen dira, ebaketa on edo "xehatu" baten bidez.
Juanma Zaldua
Gizakiaren lagunik hoberena ez da txakurra, urdaiazpikoa baizik
Kontaktua
Mezua bidali da. Mila esker